Koronabirusa

Sagardotegi batzuk ateak zabaltzekoak dira egunotan

Zerbitzua eserita izango da, eta sagardoa botilakoa. Txotxa modu puntualean eta talde txikitan izango da
Zabala sagardotegia Adunan, itxita koronobirusarengatik.
Zabala sagardotegia Adunan, itxita koronobirusarengatik. A. CANELLADA / Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko maiatzak 29

DONOSTIA. Itzuli da sagardoa sagardotegian edateko aukera, leuntzearen bigarren fasearekin. Euskal Sagardoa jatorrizko izenak jakinarazi duenez, sagardotegi batzuek ateak irekitzea erabaki dute udari begira, eta bai barrualdean bai terrazetan gehienezko %50eko edukiera errespetatuko dute. Aldiz, beste sagardotegi batzuek, txotx sasoian soilik zabaldu ohi dutenak asko, amaitutzat eman dute 2020ko denboraldia.

Joan den astean, sektorearentzako formakuntza ikastaro trinko bat izan zen, eta 55 sagardotegik hartu zuten parte, ateak berriz zabaltzeko protokoloak ezagutzeko.

Sagardotegiek abagune honetan aukera bereziak izan ditzakete, hala nola natur ingurunea eta espazio zabalak. Zerbitzuak ere egokitu ditzakete. Normaltasunera bidean oraindik, sagardotegietako zerbitzua eserita izango da, hein handi batean botilako sagardoa eskainiko da, eta txotxa egiteko aukera ere izango dela azaldu du Euskal Sagardoak «kasu batzuetan, modu puntualean eta talde txikitan».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Emakume bat, atzo, Iruñeko Estafeta kalean. ©VILLAR LOPEZ / EFE

Nafarroako Gobernua maskararen nahitaezko erabilera aztertzen ari da

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Azken egunotako kutsatuen gorakadak kezka eragin du, eta maskaren erabilerari buruzko arauak berriz aztertuko ditu aste honetan. Eskoriatzan, hilik aurkitu dute positibo eman zuen gizonezko bat

Sanferminak bertan behera geratu diren arren, zuri-gorriz jantzitako gazte bat, maskararekin, Iruñean. ©Jesús Diges

Koronabirusaren agerraldiak

Berria

Koronabirusaren aurreneko olatua makaldu eta konfinamendua arintzen hasi ondoren agerraldi gehiago ditu gaitzak. Ekainetik aurrera gutxienez hamahiru agerraldi izan ditu COVID-19ak.

Iruñerko Nabarreria kalea asteon. ©Iñigo Uriz / FOKU

Iruñeko agerraldian 21 kasu atzeman dituzte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Hego Euskal Herrian, guztira 64 positibo erregistratu dira azken orduetan. Eskoriatzan (Gipuzkoa) PCR proban positibo eman zuen gizonezko bat hilik aurkitu dute etxean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna