Asier Garcia eta David Mouriz, finalerdietara

Asier Garcia. JAIME DE DIEGO.
2021eko irailaren 2a
00:00
Entzun
PARALINPIAR JOKOAK. Domina bat lortzeko lehian izango dira Asier Garcia eta David Mouriz, gurpil aulkiko saskibaloian, atzo final-laurdenetan Espainiak Alemania menderatu ostean: 71-68. Bihar, finalerako sailkatu eta domina ziurtatzeko neurketa izango dute AEBen kontra.

Partida estu joan zen, eta azken emaitza horren ispilu izan zen. Alemaniak eskura izan zuen norgehiagoka berdintzeko aukera. Baina azken hirukoa huts egin zuen. «Alemania talde handia da. Baina une erabakigarriak ondo kudeatzen jakin dugu», adierazi zuen Garciak. Biharko partidaz hausnarketa ere egin zuen: «Defentsan selekziorik onena da, eta pazientziaz jokatzen jakin behar dugu, batez ere erasoko jokoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.