Herio mehatxuak Frantziako bi ministroren aurka

2019ko irailaren 12a
00:00
Entzun
PARIS. Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroak eta Gerald Darmanin Ogasun ministroak herio mehatxuak jaso dituzte. Errebolber baten hiru bala bidali dizkiete gutun batean. Le Maire mehatxatu zuten lehenago ere: G7koen Miarritzeko (Lapurdi) bilera baino lehen, haren Senpereko (Lapurdi) etxea «txikituko» zutela zioen gutun bat atzeman zuten jendarmeek Baionan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.