Israelen hurbilago dago bozak berriz egiteko aukera

2020ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
TEL AVIV. Israelgo Parlamentua bere burua desegin eta hauteskundeetara deitzearen alde agertu zen atzo, atariko bozketa batean. Bozak egiteko aukera hurbildu zuen urratsak. Erabakiak Urdina eta Zuria aliantzaren eta Alderdi Laboristaren babesa izan zuen, Benjamin Netanyahu lehen ministroaren gobernuan koalizio kide diren indarrena. Hauteskundeak egitekotan, laugarrenak lirateke bi urtean.

Indarrean sartu aurretik, proposamenak bozketa gehiago gainditu beharko ditu parlamentuan. Prozesua martxo eta ekainera arte luzatu daiteke Israelgo hedabideen esanetan.

Benny Gantz Urdina eta Zuria indarraren burua atzera egiteko prest agertu da, gobernuak hilaren 23a baino lehen aurrekontuak onartzen baditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.