Kale egin du Baskoniak Berlinen (95-91)

Giedraitis eta Nikic, atzo. HAYOUNG JEON.
2021eko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SASKIBALOIA. Galdu egin zuen atzo Baskoniak Berlinen, Albaren aurka (95-91), eta ez du ondo amaitu Euroligako lehen itzulia. Kanporaketetara sartzeko lehen zortziren artean sailkatu beharra dago, eta hor kokatzeko aukera zuen atzo, baina kale egin zuen bosgarren jardunaldian atzeratu zen partidan. Ematen zuen irabazteko partida izango zuela, etxekoen jokalari garrantzitsu asko jokatu ezinda zeudelako, baina Baskoniak ez zuen baliatu egoera hori. Besteak beste, alemaniarrek sekulako eraginkortasuna erakutsi zutelako; batez ere, lehen zatian, hirukoetan. Horrek emaitzari buelta ematen saiatzera behartu zuen Dusko Ivanovicen taldea, eta azkeneko laurdenean lortu zuen. Aurretik ere ibili zen, baina azkeneko minutuetan, etxekoek bakarrik asmatu zuten. Horien artean, Baskoniako jokalari ohi bat nabarmendu zen: Jayson Granger; 21 puntu sartu zituen. Arabarren artean,onena Achille Polonara izan zen, 18 punturekin. Bihar, CSKA Mosku izango du kontrario Baskoniak Gasteizen (21:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.