Nico Denzek irabazi du Giroko hamabigarren etapa

Alemaniarra eguneko ihesaldian sartu da, bi ziklistarekin iritsi da azkeneko esprintera, eta azkarrena izan da

2023ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Nico Denz alemaniarra (Bora) nagusitu zen atzo, Italiako Giroko hamabigarren etapan. Haren ibilbideko garaipenik handiena da. Denzek Toms Skujinsi (Trek) aurre eta Sebastian Berwicki (Israel) hartu zien esprintean. Hirurek aurrera egin zuten 30 txirrindulariz osatutako ihesalditik. Tartean zegoen Jonathan Lastra (Cofidis), Giroan lehian geratzen den euskal ziklista bakarra. Tropela, berriz, zortzi minutu pasatxora ailegatu zen.

Ez zen zorigaiztoko gertaerarik izan: ez ezusteko gaixotasunik, ezta erorikorik ere. Sailkapen nagusiak bere hartan jarraituko du: Gerraint Thomas (Ineos) da liderra; bi segundora dago Primoz Roglic (Jumbo), eta 22ra Joao Almeida (UAE).

Baina baliteke sailkapen nagusia asko aldatzea gaur. Alpeetako lehen etapa jokatuko dute, Borgofranco d'Ivrearen eta Crans Montana eski estazioaren artean: 208 kilometro. Elurragatik antolatzaileek etapa apur bat arindu duten arren, oso gogorra da: lehen mailako hiru mendate igoko dituzte, eta goian amaituko dute.

Bestalde, World Tourreko Burgosko Itzulian, Lorena Wiebes herbeheretarrak (SD Worx) irabazi zuen lehen etapa, esprintean, eta lider jarri zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.