Ekonomiako Nobel saria pobreziaren ikertzaileei

Banerjee, Duflo eta Kremer irakasleei eman diete saria txirotasuna gutxitzeko proposamenak egiteagatik

Esther Duflo eta Abhijit Barnerjee, atzo, Cambridgen. CJ GUNTHER / EFE.
2019ko urriaren 15a
00:00
Entzun
STOCKHOLM.Abhijit Banerjee indiarra, Esther Duflo frantziarra eta Michael Kremer estatubatuarra dira 2019ko Ekonomiaren Nobel saridunak; Abhijit Banerjee eta Esther Duflo Massachusetts Institute of Technologyko irakasleak dira, eta Kremer Harvarden, AEBetan denak. Hirurek jaso dute saria pobreziarekin lotutako lanengatik, txirotasuna gutxitzeko beren ekarpen esperimentalarengatik, hain zuzen. Suediako Bankuak dio gaur egungo erronkarik handienetakoa dela, pobrezia gutxitzea, alegia, eta saridunen ekarpena azpimarratu du, politika berriak ezarri ahal izateko.

Nobel sariak ematen dituen batzordeak azaldu zuenez, hirurek egindako lanek «guztiz eraldatu dituzte garapen ekonomikoari dagozkion politikak». Batzordeak aipatu duen ikerketa bat herrialderik pobreenetako irakaskuntzari dagokio. Kremerrek Kenyako eskola batzuetan eta Banerjee-Duflo bikoteak Indian egindako ikerketek erakutsi zuten eskolak testu liburuz eta bestelako material batzuz hornitzeak ez ziela berez ikasleei laguntzen, eta askoz eraginkorragoa zela irakaskuntza haien neurrira egokitzea.

Duflo Ekonomiako Nobel saria irabazi duen bigarren emakumea da, eta, 46 urte dituenez, inoiz saria jasotako pertsonarik gazteena. Esan du saria ohore handia izan dela, eta bere ikerketen helburua azaldu: «Geure helburua da pobreziaren aurkako borroka froga zientifikoak izatea. Askotan, txiroen karikaturiza dute, eta haiei lagundu nahi dietenek ere ez dituzte ulertzen txirotasunaren arrazoien sustrai sakonak. Arazoei modu zientifikoan aurre egiten saiatu gara».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.