Jaurlaritzak zergen bidez bultzatu nahi ditu BGAEak

2018ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
BILBO. Pentsio osagarrien sistema ez aurrera ez atzera dagoela iritzita, Eusko Jaurlaritzak zerga pizgarrien bidez bultzatu nahi ditu. Hala adierazi zuen atzo Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak, Bilbon, baina zehaztapen handirik egin gabe, plana amaitu gabe baitu gobernuak. Gainera, aurretik aldundiekin negoziatu nahi du Jaurlaritzak, haiena baita zergen eskumena.

BGAE borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeetan bildu zituen Jaurlaritzak EAEko pentsio osagarriak. Zerga kenkariak jasotzen dituzte hor inbertitzen diren diruak, baina «pentsio osagarrien orokortzean ez dira behar bezain eraginkorrak izan», Azpiazuren arabera.

Egitasmoaren ildoa da pentsio osagarriei egiten zaizkien ekarpenak sistema publikoari egiten direnekin parekatzea. Aldi berean, zaildu egin nahi dute BGAEetan jarritako dirua erretiroaren aurretik jasotzea. Helburua baita pentsio publikoa «osatzea». Beren langileei pentsio osagarrietarako ekarpenak egiten dizkieten enpresei ere zergen bitartez lagundu nahi die Jaurlaritzak.

Azpiazuk onartu du ez duela lortu sindikatuen eta patronalaren babesik lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.