Independentzia judizialen erronkaz ohartarazi du EBk

2020ko urriaren 1a
00:00
Entzun
BRUSELA. EB Europako Batasunak atzo ohartarazi zuen talde komunitarioko hainbat estatu kidek «benetako erronkei» aurre egin behar dietela independentzia judiziala eta prentsa askatasuna bermatzeko.

EBk zuzenbide estatuari buruzko lehen auditoria aurkeztu zuen, eta txosten horretan jaso du independentzia judiziala arriskuan dagoela Hungarian eta Polonian, baina, horietan ez ezik, desafioak daudela besteak beste Bulgarian, Errumanian, Kroazian eta Eslovakian ere. Lau kontu ikertu ditu: sistema judizialak; ustelkeriaren aurkako borroka; komunikabideen aniztasuna eta askatasuna; eta kontrolak eta orekak, oro har.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.