EIko presoak kanporatzen hasi da Turkia

Erdogan presidentea. EFE.
2019ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
ANKARA. Joan den astean aurreratu zuen bezala, Turkia EI Estatu Islamikoko preso atzerritarrak haien jatorrizko herrialdeetara kanporatzen hasi zen atzo. «Turkiak Estatu Batuetako borrokalari atzerritar baten deportazioa bururatu du», jakinarazi zuen atzo Ismail Çatakli Barne Ministerioko bozeramaileak, Anadolu agentziak zabaldu zuen ohar batean. Iturri horren arabera, Alemaniako eta Danimarkako beste bi preso deportatzekoak ziren atzo, eta aste honetan Alemaniako beste zazpi kanporatu nahi dituzte.

Suleyman Soylu Barne ministroa iragan astean Europako herrialdeez kexatu zen, hango EIko kideak hartu nahi ez dituztelako. Daily Sabah egunkariaren arabera, preso estatubatuarra Greziara kanporatzen saiatu ziren atzo, baina Atenasek ez zuen onartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.