Legebiltzarra, euskarazko edukiak bermatzearen alde

Ikus-entzunezko Komunikazioaren Legearen proiektua aldatzeko eskaera egin dio Espainiako Gobernuari

Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkidea. RAUL BOGAJO / FOKU.
2021eko urriaren 15a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarrak eskatu dio Espainiako Gobernuari Ikus-entzunezko Komunikazioaren Legearen zirriborroa alda dezala, euskarazko produkzioak eta «kultura zein hizkuntza aniztasuna» bermatzeko. Zehazki, eskatu dute legeak euskarazko edukien ehuneko jakin bat berma dezala ekoizpenetan egiten diren inbertsioetan. EH Bilduk egin du proposamena, Jasone Agirre legebiltzarkidearen bitartez, eta EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk bat egin dute.

Agirrek esan duenez, Espainiako Gobernuak aurkeztutako lege egitasmoa «zentralista, kontserbadorea eta merkantilista» da, eta funtzio sozialaren aurretik «ikus-entzunezkoen merkatuaren interesak» lehenesten ditu. Horregatik uste du «ezinbestekoa» dela lege proiektua zuzentzea «hizkuntza aniztasuna bermatzeko, euskaldunen eskubideak babesteko eta gure ikus-entzunezko industria bera ez galtzeko».

Agirreren ustez, lege proiektuak hizkuntz aniztasuna aipatu arren, gero ez du kultura edo hizkuntza betebeharrik zehazten: «Ez du ehuneko zehatzik aurreikusten gaztelania ez den beste hizkuntzetarako, eta ez du tarterik uzten, esaterako, erkidegoek Netflixen gisako plataformetan esku har dezaten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.