%1,6ko pentsio igoera eske, «aurrekontuekin edo gabe»

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak babesa eman die pentsiodunek zapaturako deitutako manifestazioei

Pentsiodunen manifestazioa, atzo, Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
2018ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
BILBO. Astero bezala, milaka pentsiodun elkartu ziren atzo Bilboko Udaletxearen aurrean, eta, eguzkipean, Espainiako Gobernuari eskatu zioten aplikatzeko pentsioen %1,6ko igoera, «[Katalunian] 155.a indarrean egon ala ez, aurrekontuekin edo gabe».

Izan ere, Bilbon, Donostian eta Gasteizen pentsiodunak atzo protestan zeudela, EAJk oraindik erabakia hartzeko zeukan, Madrilen PPren eta Ciudadanosen aurrekontua onartuko ote dituen ala ez. Datorren zapaturako pentsio duinak defendatzeko manifestazioetara deitu dute pentsiodunen plataformek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta espero dute jendetza joatea, «Moncloan beldurtu daitezen».

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ere agerraldia egin zuen atzo Bilbon, hilaren 26ko manifestazioak babesteko. Erakundeak EAJren eta PPren arteko pentsioei buruzko akordioa kritikatu zuen, «aldi baterako petatxu bat» dela iritzita. ELAko Mikel Novalen ustez, akordioak pentsiodunak «desmobilizatu» nahi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.