Beka kontratuak 45 urtetik gorakoentzat

2018ko otsailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Espainiako CEOE patronalak 45 urtetik gorakoentzako fomakuntza kontratuak ezartzearen alde egin du. Espainiako Gobernuarekin eta sindikatuekin izaniko bileran egin du eskakizuna. Kalitatezko enpleguaren inguruko bilera zen.30 urte baino gutxiago dituztenetatik haratago, «beren jakituria lanbide berri batera bideratu nahi duen» langile ororekin erabili nahi du formakuntza kontratua. Hor barruan kokatu ditu 45 urtetik gorakoak, «langabezia saririk gabe daudenak».

CEOEren arabera, lan munduan txertatzeko egoera zailena duen kolektiboa da, eta langabezian igaro duten denborak enpresarien «errefusa» sortzen du. Egun, Espainiako Estatuko langabeen %23,6 dira. Bestalde, formakuntzarako ezarritako adinaren irizpidea «baztertzailea» dela adierazi du.

Kontratu mota horietan aldaketak egitea ere proposatu du patronalak, aparteko orduak eta gaueko txandak ere ezartzeko. Hainbat kasutan, urtebetetik gora ere luzatzearen alde agertu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.