22 milioi euroko diru laguntza ostalaritzari

Tabernari bat. ARITZ LOIOLA/ FOKU.
2022ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak 22 milioi euroko laguntza programa bat onartu zuen atzo, ostalaritzarako eta gaueko aisialdirako. Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren arabera, establezimendu bakoitzeko 2.000 eurotik 70.000 eurora bitarteko diru laguntzak eskainiko dituzte, langile kopuruaren arabera, betiere jarduerari «eusten laguntzeko» eta enplegua «babesteko».

Hurtadok nabarmendu duenez, programak bi helburu ditu oinarrian. Alde batetik, laguntzak «ahalik eta bidezkoenak eta justuenak» izatea, eta «kalitatezko enplegua defendatzea», eta, bestetik, enpleguari «eustea».

Sailburuaren arabera, establezimendu bakoitzeko langile kopuruaren kalkulua da programan ezarri duten berrikuntza «nagusia». Aldaketa horrekin, enplegua «babestea» dute helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.