'Brexit'-a onartu eta bi urtera milaka lagun atera dira kalera

Herritarrek beste erreferendum bat eskatu dute lehen ministroak egiten duen akordioa bozkatu ahal izateko

Herritarrak, atzo, Westminsterren, Londresen. ANDY RAIN / EFE.
2018ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
LONDRES. Londresen milaka lagun atera ziren atzo kalera beste erreferendum bat aldarrikatzeko. Duela bi urte, atzoko egunez, Erresuma Batuak Europako Batasunetik ateratzea erabaki zuen, eta, galdeketaren bigarren urtemugan, negoziazio prozesua poliki doa. Theresa May lehen ministroak brexit-aren inguruan behin betiko akordioa lortzen badu, testuaz erreferenduma egitea eskatu dute herritarrek. Londresek eta Bruselak oraindik ere puntu asko dituzte adosteko, nahiz eta aurreikusita dagoen brexit-a datorren urteko martxoaren 29an gauzatzea. Orduan, 2020ra arte iraungo lukeen trantsizio aldi bat abiatuko litzateke.

Duela bi urteko erreferendumean ozta-ozta irabazi zuen baiezkoak, botoen %53,4rekin. Eskozian eta Ipar Irlandan, aldiz, ezezkoa nagusitu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.