Fagor marka, sukaldeko tresnetan ere bai

2019ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
ARRASATE. Fagor S. Coop kooperatibak akordio bat lortu du Cantra SL enpresarekin, hark Fagor marka erabil dezan sukaldeko tresnetan. 2019eko maiatzean jarriko da indarrean kontratua, eta marka erabiltzearen truke royalty batzuk jasoko ditu Fagor kooperatibak.

Santanderren (Kantabria, Espainia) du egoitza Cantrak. Magefesa markaren jabea da 2013. urteaz geroztik. Ameriketan, Asian eta Magreben ere saltzen ditu bere produktuak. Taldeak badu lotura Euskal Herriarekin, Rhointer MGF adarraren bitartez. Harena da Gernika Cubiertos y Menajes mahai tresnak egiten dituen enpresa, Gernikakoa (Bizkaia). 2016an, berriz, Eskoriatzako Alza eltze eta zartaginen egilea erosi zuen (Gipuzkoa); 30en bat langile ditu.

Abenduan, Arrasateko kooperatibak jakinarazi zuen Amica poloniarrarekin tratua egin zuela hark ere Fagor marka erabil zezan. Kasu horretan, Polonian egindako etxetresna handiagoek izango dute Fagor izena: hala nola indukzio plakek, labeek, hozkailuek, garbigailuek, ontzi-garbitzaileek eta mikrouhin labeek.

Gailu elektriko txikietan eta berogailuetan Fagor marka erabiltzeko interesa duten konpainiekin harremanetan dago kooperatiba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.