Paris eta Berlin, baturik autoen bateriak egiteko

Altmaier, Sefcovic eta Le Maire. I.L / EFE.
2019ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
BRUSELA. Europako Batasunak ez du atzean geratu nahi ibilgailuentzako bateria elektrikoen arloan, eta lehen urratsak egin ditu etorkizun handia izan dezakeen sektore horretan ere pisua izateko. Gaur egun, autoen baterien %3 bakarrik egiten dira Europan, eta Txina eta AEB dira egile nagusiak.

EBn ohikoa den moduan, Alemaniak eta Frantziak egin dute lehen urratsa. Total, Saft eta PSAren arteko partzuergo bat bultzatu dute, baina argi utzi dute bazkide gehiago onartuko dituztela. Proiektua europarra denez, Europako Batzordeak jakinarazi du 1.200 milioi euro arteko diru laguntza publikoak eman ahal izango dizkiotela proiektuari. Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroak argitu duenez, Txinak eta AEBek ere diruz laguntzen dute sektore hori, estrategikoa delako. «Europak ere berdin egin dezake proiektua abiarazteko».

Parisko gobernuak jarriko ditu lehen 700 milioi euroak. Diru horrekin bateriaren zelulak egiteko lehen planta irekiko dute datorren urtean, zehaztu gabeko leku batean. 2022-2023rako bi lantegi jartzea da asmoa, bata Alemanian eta bestea Frantzian, 1.500 langilekoa bakoitza; fabrika horietan bateria likidoak egingo dituzte. 2025erako, berriz, bateria solidoak egiten hasi nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.