Aste honetan abiatuko da errenta kanpaina

2022ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Hego Euskal Herri osoan aste honetan hasiko da errenta aitorpena egiteko kanpaina, eta ekainaren azken astean amaituko da.

Gipuzkoako ogasuna aurreko astean hasi zen autolikidazio proposamenak bidaltzen, 250.000 inguru, eta horretarako aukera dutenek ekainaren 30era arteko epea izango dute onartu ala aldatzeko. Aurrez aurre egin nahi dutenek, berriz, apirilaren 12tik ekainaren 30era arteko epea dute.

Bizkaian, atzotik ekainaren 30era arteko epea izango dute, hiru modalitateetan: aurrez aurre, telefonoz eta Internet bidez. Aldundiak eredu berria estreinatu zuen iaz, eta kexa ugari eragin zituen. Hamar bulego zabalduko ditu aurten, eta 126 langile jarri, iaz baino 53 gehiago.

Araban, bihartik ekainaren 27ra arteko epea dute Internet bidez egin nahi dutenek; aurrez aurre, apirilaren 25etik ekainaren 17ra arte egin ahalko da.

Nafarroan, Internet bidez egin nahi dutenak ostegunean hasi ahalko dira, ekainaren 24ra arte. Aurrez aurre, apirilaren 20tik ekainaren 24ra egin ahalko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.