Zegama-Aizkorri bertan behera geratu da

Eli Anne Dvergsdal, iaz. G. RUBIO / FOKU.
2020ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
MENDI LASTERKETAK. Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren antolakuntzak atzo jakinarazi zuen aurtengo lasterketa ez dela jokatuko. Bertan behera uztea erabaki dute, koronabirusaren pandemia eragiten ari den ondorioengatik: «Ezin dugu bermatu korrikalarien, boluntarioen eta urtez urte mundu guztian zehar euskal zaleen nortasuna erakusten dutenen segurtasuna. Segurtasuna gure zutabe eztabaidaezina izan da 2002. urtean lehen aldia antolatu genuenetik». Datorren urtean itzuliko da proba, eta orduan jokatuko da 19. aldia. Probaren barruan antolatzen diren beste bi lasterketak ere urtebete atzeratu dituzte antolatzaileek: Kilometro Bertikala eta Junior Traila. Ez dute bidezko ikustenaurten beste garai batean jokatzea, «lasterketa bakoitzak bere data duelako, kirolariei egutegia lasterketez ez betetzeko urtearen bigarren erdian, eta beste lasterketen egunak errespetatzeagatik». Datorren urtean, aurten izena emanda zeudenek hartuko dute parte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.