Oposizioa, akordio gabeko 'brexit'-a gelditzeko bidean

2019ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
LONDRES. Jeremy Corbyn Erresuma Batuko oposizioburuak deituta, akordiorik gabeko brexit-aren aurkako zenbait parlamentarik bilera bat egin zuten atzo, eta adierazi saiatuko direla hura legearekin geldiarazten. Alderdi Liberal Demokratako, Eskoziako Alderdi Nazionaleko, Alderdi Berdeko eta talde independenteko ordezkariak elkartu ziren. Ez dute zehaztu nola egingo duten, baina esan dute aukera bat dela konfiantza mozio bat aurkeztea Boris Johnson lehen ministroaren aurka.

Corbynek konfiantza mozio bat nahi du, Johnson ordezkatu, behin-behineko lehen ministro bilakatu eta brexit-a atzeratu ahal izateko. Liberal-demokratek eta tory kritikoek, berriz, adierazi dute ez dutela plan hori babestuko. Haiek «bide legegilea» lehenesten dute, konfiantza mozioaren aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.