Negoziazio sakonak 'brexit'-a konpontzeko

2020ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
BRUSELA. Lehen aldiz neguaz geroztik, brexit-aren osteko harremanak erabakitzeko aurrez aurreko negoziazioak egingo dituzte Europako Batasunak eta Erresuma Batuak. Elkarrizketa «sakonak» agindu dituzte, denbora amaitzen ari baita: urtarrilaren 1ean bukatuko da trantsizio epea, eta Erresuma Batua guztiz aterako da EBtik.

Boris Johnsonek esan du uztailaren amaierarako bukatu nahi dituela negoziazioak, orduan amaitzen baitzaio trantsizio epearen luzapena eskatzeko epea; ez duela egingo agindu du. Akordio bat egiteko denbora laburregia dela erantzun dio Bruselak, gai gehiegi daudelako konpontzeke. Horien artean daude arrantza eta diru laguntza publikoak.

Arrantzari dagokionez, Michel Barnier EBko negoziatzaileak ohartarazi du «jarrera maximalistak» utzi beharko dituztela bi aldeek, akordioa nahi badute. Erdibideko akordio batek ekarriko luke EBko ontziek galtzea gaur egun Erresuma Batuaren uretan arrantzatzeko duten askatasuna.

Laguntza publikoei dagokienez, Barnierrek eskatu dio Londresi behingoz zehazteko bere asmoak. EBk nahi du arauei dagokienez «antzeko jokalekua» izatea bien artean, elkarri lehia bidegabea ez egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.