Albistea entzun

Alavesek Lehen Mailara igotzea du jokoan

Berria -

2023ko maiatzak 27

FUTBOLA. Urte hasieran ipinitako helburua azken jardunaldian lortzeko aukera izango du Alavesek. Las Palmasen arituko dira gaur (21:00, La Liga), eta bi taldeetako batek lortuko du Lehen Mailara igotzea. Las Palmasek puntu bat gehiago dauka sailkapenean, eta berdintzea nahikoa dute helburua lortzeko. Luis Garcia Plazak atzoko prentsaurrekoan hitz egin zuen, eta «zaleen ilusioa» izan zuen hizpide, besteak beste: «Lehen Mailara igotzea oso gauza polita da. Jende asko zoriontsu egitea dago jokoan, eta ahalegina egingo dugu».

Bestalde, Eibarrek garaipen batekin amaitu nahi ditu ligako partidak, Huescan irabazita (21:00, La Liga). Gaizka Garitano entrenatzailearen iritziz, hori da kanporaketei aurre egiteko «modurik egokiena». Gipuzkoarrek hirugarren, laugarren edo bosgarren postuan amaitu dezakete sasoia. Helburua, baina, hirugarren postua eskuratzea da. Hori lortuz gero, finalerdietako eta finaleko itzulerako partidak Ipuruan jokatuko lituzke Eibarrek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jon Berasategik, Jon Uriartek eta Mikel Gonzalezek denboraldiaren balantzea egin dute gaur, San Mamesen ©Monika Del Valle / Foku

Athletic: «Ez gaude erabat pozik lortutako emaitzekin»

Olatz Silva Rodrigo

Athleticeko presidenteak, zuzendari nagusiak eta kirol zuzendariak denboraldiaren balantzea egin dute. Berretsi dute Iñigo Martinez klubean geratzea nahi zutela, baina jokalariaren ordezkariak adierazi ziela hori ez zela Martinezen nahia.

Caja Ruralen aurkezpenean

Errepidean eta errepidetik kanpo irabazle

Beñat Mujika Telleria Ainara Arratibel Gascon

Txomin Perurena txirrindulari eta zuzendari ohia zendu da, 79 urterekin. 158 garaipen lortu zituen, eta mendiko maillota irabazi zuen Tourrean, lorpen askoren artean.
 ©RODRIGO JIMENEZ / EFE

«Denok bide berean goazelako lortu ditugu helburuak; familia bihurtu gara»

Jon Ander De la Hoz

Realak osatutako sasoi ona azken urteetan egindakoaren segida dela uste du Elustondok. Beasaindarrak adierazi du «lan ona» egiten ari dela kluba; «gogotsu» daude Txapeldunen Ligarako.
Roberto Olabe Realeko futbol zuzendaria. ©Reala

Olabe: «Nortasuna dago proiektuaren oinarrian»

J. A. De la Hoz

Realeko kirol zuzendariak azaldu duenez, klubak hiruzpalau fitxaketa egiteko asmoa du; horietako bat Alexander Sorloth izatea nahi dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.