Ondare zerga auzitan jarri du Gonzalezek

Ramiro Gonzalez. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2019ko urriaren 16a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Lana pilatzen ari zaie 2020an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerga sistemetan erreforma egin nahi dutenei. Herenegun, Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak iragarri zuen ondorengotza zerga aztertu nahi zutela, zergapeko batzuk Madrilera alde egiten ari zirelako, han ez baitute ordaintzen. Atzo, berriz, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak beste zerga baten iraupena jarri zuen auzitan: ondare zerga. Argudioen artean aipatu du Madrilek berak kendu egin zuela, eta Europako herrialde gehienetan ez dagoela.

Gonzalezek ziurtatu du erreforma «globala» egin behar dela, eta horrek eskatzen duela zerga guztiei erreparatzea, batetik kentzen bada bestetik jarri ahal izateko. Edonola ere, esan du zerga presioa arrazoizkoa dela, «Europako herrialde aurreratuenen parekoa».

Gonzalezek eta Iruarrizagak adierazitako asmoek hautsi egin dezakete hiru aldundien arteko zerga harmonizazioa. Zerga sistema autonomoak dituzte, baina elkar koordinatzen dituzte, eta aldaketa txikiak daude haien artean. Gipuzkoako Aldundiak jakinarazia du ez duela ondorengotza zerga aldatzeko asmorik, «ez baita zergapekoen ihesik antzeman».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.