Gizon bat atxilo, emakume baten bortxaketagatik

2023ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
BILBO. Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, joan den asteburuan Sorian (Espainia) emakume bat bortxatzea egotzita. Emakumeak adierazi zuen joan den igandean beste neska batekin eta bi gizonezkorekin elkartu zela, eta gero gizonetako baten etxera joan zirela. Salatu duenez, orain atxilotu duten gizonak ukituak egin zizkion, eta emakumeak gelditzeko eskatu zion arren, azkenean bortxatu egin zuen. Poliziak jakin zuen susmagarria Bilbon bizi zela, eta hiriburu horretako instrukzio epailearen aginduz atxilotu zuten.

Bestalde, 22 urteko gizon bat atxilotu dute Tuteran (Nafarroa), bikotekideari eraso egitea leporatuta. Erasoa pairatu duen neska adingabea da. Tuterako udaltzainek atxilotu dute, eta Foruzaingoaren esku utzi dute, epailearen aurrean igaro bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.