Fiskaltzak kereila bat aurkeztu du Torraren kontra

Quim Torra. QUIQUE GARCIA / EFE.
2019ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Kataluniako Fiskaltzak Quim Torra Generalitateko presidentearen kontrako kereila bat aurkeztu zuen atzo, eta hark beste kereila bat aurkeztu zuen gero Espainiako Hauteskunde Batzordearen aurka, «errepresioak» etenik ez duela argudiatuta.

Fiskaltzak desobedientzia egotzi dio presidenteari, preso politikoen aldeko ikurrak kentzeko agindua «garaiz» ez betetzeagatik. Espainiako Hauteskunde Batzordeak martxoaren 11n agindu zion xingola horiak kentzeko, eta horretarako48 orduko epea ezarri. Torrak, baina, martxoaren 22an kendu zituen, arartekoaren aholkuari jarraituz, eta xingola zuriak eta adierazpen askatasunaren aldeko pankartak jarri zituen haien ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.