Polizien «jazarpen jarraitua» salatu dute hiru gaztek

2019ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Kaleko jantzitako polizien «jazarpen jarraitua» hainbat hilabetez jasan dutela kontatu dute gazte eta ikasle mugimenduetako hiru militantek: «Azken urteko gertaeren artean, mehatxuak, jarraipenak, xantaiak, kolaborazio eskaerak eta dei anonimoak salatzen ditugu». Gedar Langile Kazeta-k zabaldutako ohar baten bidez ohartarazi dute gazte eta ikasle mugimenduko hogei bat kidek.

Testigantzak ezagutaraztearekin batera, gazteek ohartarazi dute «gazte militantzia beldurtzeko» eta «informazioa eskuratu eta artxibo errepresiboak osatzeko» helburua dutela halakoek. Gertakari horiek publikoki jakinarazteaz gain, Euskal Herriko eragile politikoei eta norbanakoei dei egin diete pasarte horiei «ahotsa emateko».

Besteak beste, Ikasle Abertzaleak taldeak, AEM Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimenduak, Ernai gazte antolakundeak eta SEPC Herrialde Katalanetako ikasle antolakundeak elkartasuna adierazi diete gazteei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.