Ingemarreko zuzendaritzak langile guztiak kaleratzeko asmoari eutsi dio

2019ko martxoaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
USURBIL. Ingemarreko zuzendaritzak aurrera jarraituko du Usurbilgo lantegiko behargin guztien kaleratzea eragingo lukeen erregulazio txostenarekin. ELAk bilera izan du zuzendaritzarekin, eta finantzaketa faltaren arrazoia erabili du lantegia ixteko. «Esan dutenez, ez dira gai izan Usurbilgo lantegiko salmentak handitzeko, eta bertako langile batzuk lekuz aldatzea proposatu du», azaldu zuen sindikatuak ohar baten bidez. Ingemarrek Galizian dauka beste fabrika bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.