Hego Uribe taldea nagusitu da BBK sariketako lehen finalaurrekoan, Deustun

2019ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
BERTSOLARITZA. Finalaurrekoen fasean sartu zen atzo Bertsolari Gazteen 27. BBK Sariketa. Uribe Butroe eta Hego Uribe taldeek jokatu zuten saioa, Bilbon, Deustuko Bidarte kultur gunean, eta aretoa bete zuten auzoko ikastolako ikasleek. Hego Uribe taldea gailendu zen, eta, horrenbestez, zuzenean sailkatu finalerako. Gaur beste finalaurreko bat jokatuko dute Uribe Kosta eta Durangaldea taldeek, Sopelako Ander Deuna ikastolan, eta nagusitzen dena finalera igaroko da. Apirilaren 3an izango da finala, Bilboko BBK aretoan, 18:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.