Airbusek utzi egingo dio A380 erraldoia egiteri

A380 hegazkina. MAURITZ ANTIN / EFE.
2019ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
PARIS. Emirates Airlines zen Airbusen A380 hegazkinen bezero nagusia, eta bera izan da modeloaren heriotza eragin duena ere. Arabiar Emirerri Batuetako airelineak bat-batean bertan behera utzi du 39 hegazkin egiteko eskaria, eta beste erosle nagusirik ezean, Europako aeronautika konpainiak erabaki du bertan behera uztea A380 modeloaren ekoizpena.

Tamaina handiko hegazkina da A380a, inoiz hegan egin zuen hegazkin komertzialik handiena zen 2000. urtean, Airbusek modeloa iragarri zuenean. 575 bidaiarirentzako lekua zeukan, eta AEBetako Boeing 747aren lehiakidea zen, Super Jumbo-arena.

Airbusen mende hasierako apustua izan zen A380a, baina, esperotakoaren kontra, gainbeheran joan da ia hasieratik. 2007an egin zuen lehen hegaldia bidaiariekin. Jada 2008an soilik 300 hegazkin egiteko enkargua zeukan Airbusek, askoz gutxiago Boeing 787 Dreamliner lehiakide handiak baino (1.400 hegazkin). Agonian zegoen A380 modeloa, eta Emirates Airlinesek 39 kontratuak desegiteak ekarri dio akabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.