Jokin Altunak ez du uste bera denik faboritoa

Altuna eta Bengoetxea. ASPE.
2021eko urriaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Jokin Altunak eta Oinatz Bengoetxeak partida erabakigarria jokatuko dute astelehenean, Tolosan (Gipuzkoa). Irabazlea Joseba Ezkurdiaren aurka ariko da lau eta erdiko finalerdietan. Ustez, Altuna III.a da faborito, baina azken txapeldunak ez du halakorik uste. «Partidak irabazi edo gal ditzakezu. Oinatzek bizi jokatu nahiko du, eta tantoak azkar bukatu». Horrekin ados azaldu da Bengoetxea VI.a. «Lehia laburra izatea komeni zait. Ederra da azken jardunaldira aukerekin iristea eta Jokinen aurka jokatzea».

Final-laurdenetako ligaxkako azken jardunaldia gaur hasiko da, Zallan (Bizkaia), 22:00etan (ETB1). Mikel Urrutikoetxea eta Unai Laso ariko dira, eta irabazlea Peio Etxeberriaren aurka ariko da finalerdietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.