Nafar Erresumako kronoigoerak, igandetik aurrera
TXIRRINDULARITZA. Igande honetan jokatuko da Nafar Erresumako Kronoigoerak elkarteak aurtengo antolatutako sei probetako lehena. Lizarrietako mendatea igoko dute, 11:00etan hasita. Beste bost kronoigoera antolatu dituzte urriaren 19a bitartean: Otxondokoa, ekainaren 23an (10:00); Izpegikoa, uztailaren 28an (10:00); Ibañetakoa, abuztuaren 24an (10:00); Larrainekoa, irailaren 28an (10:00; eta Ibardingoa, urriaren 19an (09:00). Azken hori izango da finala. «Pedalkadaz pedalkada, presoak ahalik eta goizen etxera hurbilduak izan daitezen» aldarrikatzeko ekinaldia da.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.