Koronabirusa munduan

Suediako estrategia buruak autokritika egin du

2020ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
STOCKHOLM. Anders Tegnell pandemiari aurre egiteko Suediako estrategiaren egileak atzo onartu zuen gobernuak hobeto egin zitzakeela gauzak. «Bistan da egin dugunak baduela zertan hobetu». Tegnellek berak hainbatetan kritikatu ditu azken hilabeteotan herrialde gehienek ezarri dituzten neurri zorrotzak. Baina atzo atzera egin zuen, hein batean. Suedian jende gehiegi ez ote den hil galdetu zioten. «Bai, zalantzarik gabe», erantzun zuen. Hala, izan duen heriotza tasa murrizteko «moduren bat ote zegoen» aztertu beharko du herrialdeak.

Suedia mundu osoaren begiradapean egon da azken hilabeteetan, haizearen kontra joan delako COVID-19aren izurritean, eta ez duelako konfinamendua agindu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.