Lularen auziko mezuak ikertuko ditu fiskaltzak

Brasilgo Auzitegi Gorenak dio 'The Intercept'-ek publikaturiko hartu-emanak froga gisa erabil daitezkeela

2019ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
BRASILIA. Luiz Inacio Da Silva Lula Brasilgo presidente ohiaren (2003-2011) aurkako auziaren inpartzialtasuna ezbaian jarri du The Intercept aldizkari digitalaren ikerketa batek. Erreportajeak dio Sergio Moro epailea —egun Justizia ministroa— eta Deltan Dallagnol fiskalburua elkarlanean aritu zirela Langileen Alderdia (PT) ez zedin boterera itzuli iazko urriko bozetan. Oihartzun handia izan du erreportajearen edukiak, eta, horren harira, fiskaltzak atzo jakinarazi zuen abian jarriko duela mezuei buruzko ikerketa bat.

Erreportajearen arabera, Morok bideratu zuen fiskalen ikerketa, Lula kartzelan sartzea helburu. Justizia ministroa atzo elkartu zen Jair Bolsonaro presidentearekin, baina bileraren edukiaz ez zuten ezer zabaldu.

Auzitegi Goreneko epaile Gilmar Mendesek, berriz, atzo adierazi zuen Lularen askapen eskariaz eztabaidatzeko saioei berriz ekingo dietela, datarik eta eperik eman gabe. Aldizkariak zabalduriko mezuez, «modu ilegalean» lortu zituzten arren, onartu zuen horiek froga gisa erabil daitezkeela.

Haren abokatuen bidez, Lulak atzo adierazi zuen «harrituta» zegoela «zeinen azkar» atera den argitara «egia».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.