Gernikak bere nagusitasuna berretsi du, eta Eurokopako multzo fasean izango da

2022ko urriaren 13a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Joaneko partidan erakutsitako nagusitasuna berretsi —62-102 irabazi zuen— eta Eurokopako multzoen fasean izango da beste denboraldi batez Lointek Gernika Bizkaia. Atzokoan 92-51 irabazi zioten Phantomsi. Bizkaitarrak H multzoan arituko dira, Espainiako Estudiantes, Italiako Umana eta Alemaniako Rutronikekin batera. Gernikak Brooque Williams eskolta fitxatu zuen atzo. Bestalde, bigarren jardunaldiko ligako partidak jokatu zituzten atzo IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik. Gipuzkoarrak garaipenik gabe dira,62-68 galdu baitzuten Clarinosen aurka; arabarrek, berriz, sasoiko lehen neurketa irabazi zuten Bembibrenen kontra: 67-62.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.