Urte erdiko espetxe zigorra 'jaka hori' bati

2019ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
BAIONA. Jaka Horien mugimenduan parte hartu duen gizon bati urte erdiko espetxe zigorra ezarri dio Baionako Auzitegiak, gibelapenarekin, eta bost mila euroko isuna pagatu beharko du. Beste auzi bat izango balu bete beharko luke kartzela zigorra.

2018ko abenduan, Jean Yves le Drian Frantziako Gobernuko Europako eta KanpoAferetako ministroa joan zen Miarritzera (Lapurdi), G7koen goi bilera prestatzera, eta istiluak gertatu ziren. Poliziak neska bat zauritu zuen gomazko pilota tiro batekin. Horren harira, orain zigortu dutenak argazki bat argitaratu zuen Facebooken ustez errudun zen poliziarena, testu batekin batera. Publikaziotik bi egunera, Frantziako Polizia joan zitzaion bila, eta zortzi ordu igaro zituen atxiloturik.

Baionako Auzitegiak atzo eman zuen kondenaren berri. Gizonezkoari «proportziorik gabekoa» dela iruditu zaio. «[Facebook-eko] Testua ez dut nik idatzi; sarean aurkitu, eta nire kontuan ezarri nuen». Hari babesa eman diotenek adierazi dute «guztiz politikoa» dela erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.