Koronabirusa

Gipuzkoak 'think tank' bat sortu du geroa lantzeko

2020ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Etorkizuna Eraikiz think tank edo ideia taldea sortu du Gipuzkoako Aldundiak, pandemiak azaleratutako erronka ekonomiko eta sozialei buruzko proposamenak egiteko. Diputazioko arduradunek eta ekonomia eta gizarte alorreko «hainbat ordezkari esanguratsuk» hartuko dute parte think tank-ean.

Lau ataletan banatuko dute: ekonomia eta etorkizuneko lanpostuak; klima aldaketa eta ekonomia berdea; ongizate estatuaren eta zaintza ereduen etorkizuna; eta kultura politiko berria. «Ez da bideratuta egongo gogoetara eta jakintza aurreratua sortzera soilik; esperimentazio kooperatiboa ere egingo du», Markel Olano ahaldun nagusiak esan duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.