'Ibar auziko' sententzian atzera egin zuen epaimahaikidea baztertu du epaileak

2019ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Pablo Ibar euskal jatorriko estatubatuarraren aurkako epaiaz damutu zen epaimahaikidea baztertzea erabaki zuen atzo epaileak. Hiru pertsona hiltzeaz errudun jo dute Ibar, baina epaimahaiko gizon batek salatu du «presioak» jasan zituela deliberazio prozesuan. Epaimahaikide hori apartatu izanak kalte egingo dio Ibarri, epaimahaiak zehaztu behar baitu orain zein zigor ezarri: heriotzera kondenatzeko, kide guztiek egon behar dute ados; bestela, bizi osorako kartzelaldia ezarriko diote. Defentsak helegitea jarri dio erabakiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.