Osakidetzako kontratazio batzuk salatu ditu LABek

2019ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Osakidetzako kontratazio sistema aztertu du LAB sindikatuak, eta ondorioztatu du kontratu batzuetan «irregulartasunak» daudela. Zehazki, «behar puntualetarako egiten diren kontratuak aipatu ditu: azaldu du epez luzatu ohi direla, eta «prekarioak» ere badirela, eta gaineratu du halako gero eta kontratu gehiago egiten dituztela Osakidetzan.

LABek uste du jardun hori «iruzur» bat dela, eta helburu duela egiturazko premiak behin-behineko langileen bidez estaltzea. Sindikatuaren arabera, 12.000-14.000 beharginek ez dute kontratu finkorik. «Langileen %35 inguru nomadak dira: zerbitzu batetik bestera ibiltzen dira; sarri, egokitzeko aukerarik gabe», adierazi zuten atzo LABeko ordezkariek, Gasteizen egindako agerraldi batean.

Hala, sindikatuak ohartarazi du Osakidetzaren egitura «azpidimentsionatuta» dagoela, eta kontratazio sistema berri bat eskatu dio Osakidetzari. Hain justu, egiturazko premia horiek asetzeko 3.000 postuko lan eskaintza bat egitea galdegin dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.