Lan Sailak ebatzi du Aralucek ez duela itxiera justifikatu

2019ko azaroaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IGORRE. Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailaren arabera, Igorreko (Bizkaia) Araluce trokelgintza enpresaren itxiera patronala ez dago justifikatuta. Zuzendaritzaren txostena jaso du gobernuak, eta ondorioztatu du era horretako itxierak arautzen dituen legean aipatzen diren justifikazio kausarik ez duela azaldu. ELAk eman du ezagutzera Lan Sailaren erantzuna. Sindikatuaren ustez, erabaki horrek agerian uzten du zuzendaritzaren jarreraren «larritasuna», eta «egiaztatzen» du ez duela «legedia bete».

Azaroaren 8an administratzaile batek ezarri zuen itxiera patronala, langileek lanuzteak utzi eta hitzemandako lanak amaitu arte. Enpresa behin betiko itxi eta 144 langileak kaleratzeko lehen urrats gisa ulertu zuten sindikatuek. Batz kooperatibaren —hura da Araluceren jabea— eta langileen batzordearen arteko elkarrizketek ez dute emaitzarik izan. Itxiera patronalak agindu eta astebetera, zuzendaritzak kendu egin zuen neurria, langileen arabera «legez kanpokoa zela bazekielako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.