%0,7

VWek Landabenen aurten egindako 300.000. autoa, T-Cross bat. VOLKSWAGEN.
2019ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
ZENBAT HANDITU DEN AUTO BERRIEN SALMENTA, AZAROAN

Azaroan 4.188 auto matrikulatu dituzte Hego Euskal Herrian, iaz baino 32 gehiago (+%0,7). Merkatuaren suspertze txikiak ez du urte osoko egoera irauliko. Izan ere, urtarrilaren 1etik azaroaren 30era %7,5 jaitsi dira auto berrien salmentak. Diesel motordun autoen gainbehera bizkortzen ari da: ia heren bat gutxiago saldu dira, eta %23,6ko kuota baizik ez dute. Hibridoak eta elektrikoak, berriz, jada %10,7 dira, salmentak ia bikoiztu egin direlako. Gasolinazkoak saltzen dira gehien (%65,6), eta haietakoa da Landabenen aurten ekoitzitako 300.000. autoa: VW T-Cross bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.