Franco diktadorea hobitik ateratzeko prozedura, etenda

2019ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
MADRIL. Epaile batek behin-behinean geldiarazi du Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko prozedura. Partikular batek egindako eskariaren ostean hartu du erabakia. Obren lizentzia kontuak dira arrazoi.

Espainiako Ministroen Kontseiluak otsailaren 15ean sinatu zuen diktadorearen arrastoak hobitik ateratzeko agindua. Halere, norbanako batek prozesua eteteko eskatu zuen. Hark salatu duenez, bertan sinatutako erabakietako batzuek ez dute «indarrean dagoen legediarekin» bat egiten. Horrez gain, eskatzaileak gaineratu du txostenean «segurtasun analisi zorrotza» ere falta dela, eta ez direla kontuan hartu eragin dezaketen zenbait faktore.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.