Jaurlaritzak ez du auto gidaridunen dekretua aldatuko

2019ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
BILBO. Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak adierazi duenez, ibilgailu gidaridunen zerbitzua (IG) arautuko duen dekretua ez dute aldatuko, nahiz eta Lehiaren Euskal Agintaritzak ohartarazi neurri batzuk «diskriminatzaileak» eta «murriztaileak» direla: adibidez, zerbitzua gutxienez 30 minutuko aurrerapenarekin eskatzea. Tapiak esan du dekretuak garraio zerbitzuak arautzen dituela —taxien eta IGen ratioak, adibidez—, eta horren arabera, IGak hiri arteko zerbitzuetarako direla, eta, beraz, logikoa dela aipatutako epea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.