Filmategiak zikloa eskainiko dio Eric Rohmerri

Eric Rohmer, 2004an, Venezian. EFE.
2020ko urriaren 2a
00:00
Entzun
ZINEMA. Euskadiko Filmategiak 11 filmeko ziklo bat eskainiko dio Eric Rohmer (1920 - 2010) zinemagile eta idazle frantsesari. Donostiako Tabakaleran emango dute zikloko lehen filma, gaur, 19:00etan: Le Rayon Vert (1984). Bihar, ordu berean, Bilboko Arte Ederren Museoan emango dute film bera. Abendura bitartean bi guneotan emango dituzte, hurrenez hurren: Ma nuit chez Maud (1968), Le Genou de Claire (1970), Die Marquise von O... (1975), Pauline a? la plage (1982), Conte de printemps (1989), Conte d'hiver (1991), Les Rendez-vous de Paris (1994), Conte d'e?te? (1995), Conte d'automne (1997) eta L'Anglaise et le Duc (2000).Film guztiak azpititulatuta emango dituzte: hiru, euskaraz; gainerakoak, gaztelaniaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.