Hegazti gripearen arriskuagatik, Lapurdiko 23 udalerri zaintzapean jarri dituzte
BAIONA. Gironda departamenduko (Akitania Berria) etxalde batean atzemandako hegazti gripe kasu bat dela eta, zaintzapean jarri dituzte Lapurdiko 23 udalerri. Hango etxaldeetan dauden ahateak gorderik atxiki beharko dituzte laborariek, gutxienez hiru astez; momentuz ez dute beste agindurik jaso. Bordeletik gertu dagoen Mombrier herrian aurkitu dute azkenengo kasua aste honetan, eta 79 hegazti hil dituzte. Duela hilabete eta erdi beste kasu bat atzeman zuten, antzara basati batean. Lapurdiko kostaldeko herrietara zabaldu dute arriskua, egunotan hegazti migratzaile ugari pasatzen direlako handik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu