Autoentzako beste Renove plan bat egongo da datorren urtean

2019ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren garapeneko Sailak 21 milioi euroko aurrekontua izango du trantsizio energetikoaren esparruan, enpresak eta partikularrak laguntzeko 2020. urtean; tartean, Renove plan bat izango da, Arantxa Tapia sailburuak iragarri zuenez, atzo. Sailaren aurrekontuak azaldu zituen Tapiak, eta Renove plan horretatik harago —ez zuen zehaztapenik eman laguntzei buruz—, esplikatu zuen mugikortasun jasangarriaren atalean 256,6 milioi euroko aurrekontua izango duela haren sailak. Horietatik 176 milioi trengintzako inbertsioetan baliatuko dira. AHTari dagokion gastua 92,2 milioi eurokoa izango da, eta autobus elektrikoen inbertsioa 77,5 milioi eurokoa. Autobus elektriko adimendun gehiago izango dira Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Horrez gain, I+G+b ataleko laguntza guztiei eutsiko diete aurrekontuek; digitalizazioari eta 4.0 industriari dagozkienekin beste horren beste gertatuko da, eta orain arte izandako laguntza bera izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.