Bengoa Espainiaratu egin dute, zigorra betetzeko

2019ko otsailaren 6a
00:00
Entzun

GASTEIZ. Frantziak Espainiaratu egin zuen atzo Asier Bengoa euskal presoa, Espainiako Estatuan ezarrita daukan kartzela zigorra osorik bete dezan. Lannemezan espetxean zegoen gasteiztarra, eta handik lehenik Donostiako komisaldegira eraman zuten, gero Soto del Realen (Madril) sartzeko preso.

Espainiako Poliziak 2003ko apirilaren 1ean atzeman zuen, ETArekin lotuta. Epaiketa egin eta epaia jakin baino lehenago, behin-behinean aske geratu zen 2006ko azaroaren 7an. Ihes egin zuen. Zazpi urte eta erdiko zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak urte hartako azaroaren 21ean, ETAri laguntza ematea leporatuta. 2007ko abenduan Frantziako Estatuan atxilotu zuten. Hamabost urteko zigorra ezarri zioten Frantzian; amaitu zaio, baina ez dute libre utzi, Espainiaratu egin dutelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.