Kongon 150 lagun desagertu dira ontzi bat urperatuta

2019ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
KINSHASA. Felix Tshisekedi Kongoko Errepublika Demokratikoko presidenteak atzo jakinarazi zuen 150 lagun desagertuta zeudela Kivu aintziran, astelehenean ontzi bat hondoratu ondoren. Atzora arte 37 bidaiari erreskatatu zituzten onik, eta hiru hilotz atera zituzten aintziratik. Gobernuko iturriek esan zuten ontziak pertsona gehiegi zeramatzalako gertatu zela istripua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.