Albistea entzun

Kriptodiruak, legez at Txinako bankuarentzat

Berria -

2021eko irailak 25

PEKIN. Txinako banku zentralak legez kanpokotzat jo ditu kriptodiruei lotutako operazio guztiak, eta esan du debekatu egin behar direla. Kolpe handia da bitcoin, ethereum eta halako kriptodiruentzat, eta haien truke balioagatik igarri zioten erabakiari, balio jaitsiera handiak izan zituztelako, hala nola Londresen eta New Yorken.

Txinako banku zentralak bere webgunean egindako adierazpenean argudiatu du ether eta bitcoinen gisako kriptodiruak ez direla diru fiduziarioak eta, ondorioz, ez dutela merkatuetan zirkulatu behar. Banku zentralaren arabera, kriptodiruekin atzerrian egindako transakzioekin lotutako zerbitzuak ere legez kanpokoak dira, eta baita halako diruen merkataritza, jaulkipena eta deribatuak eskaintzen dituzten zerbitzuak ere. Txinako ┬źfinantza erakundeek eta ordainketa erakundeek ezin dute zerbitzurik eskaini diru birtualekin lotutako ekintza eta transakzioetarako┬╗.

Aurretik Txinak beste kolpe bat emana zien kriptodiruei, urte hasieran Pekinek kriptomeatzaritzari (diru birtuala irartzeko prozesuak) jazartzea erabaki zuenean, energia oso intentsiboa duen prozesu horrek deskarbonizazioari kalte egiten ziolako.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jaurlaritako kideak, gaurko gobernu kontseiluaren ostean. ©David Aguilar (Efe)

Eusko Jaurlaritzak %50 handituko ditu inbertsioak 2022an

Jokin Sagarzazu

Inoiz baino diru gehiago gastatuko du datorren urteko aurrekontuetan: 13.108 milioi euro. «Susperraldi ekonomikoa» bultzatzea izango du xede.

Gasteizko El Corte Ingles saltokia. ©Raul Bogajo / Foku

EH Bilduk salatu du Gasteizek 400.000 euro eskatu dituela Europako Funtsetatik El Corte Inglesen kaiaren obrak ordaintzeko

Edu Lartzanguren

«Tokiko merkataritza berpizteko» helburua aipatu du Maider Etxeberria (PSE) zinegotziak laguntza eskatzeko. Oposizioak hainbatetan salatu du saltokiari berari ez ordainaraztea lan horiek.

Gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egindako elkarretaratzea. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Enplegu publikoak finkatzeko eskatu du ELAk

Irune Lasa

Langile publikoak mobilizazioetan dabiltza gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan, ELA sindikatuak deituta, enplegu publikoak finkatzea eskatzeko. Euskal alderdiei dei egin diete, boto erabakigarria dutelako Madrilen hartzear dauden erabakietan.  

Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroa eta Paolo Gentiloni Europako Batzordeko Ekonomia komisarioa, atzo, Madrilen. ©KIKO HUESCA / EFE

PSOEk ez du aldatu nahi itunen lehentasuna, lan erreforma berrian

Xabier Martin

Diaz Lan ministroak dio enpresa ituna sektorekoaren gainetik utzi nahi duela PSOEk, eta horrek prekaritatea betikotzen duela. Espainiako liberalismoa bultzaka ari da azaleko erreforma baten alde

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.