Elordi-Zabaletak 22-7 irabazi diete Elezkano-Tolosari

2022ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
PILOTA. Aitor Elordik estreinako ikusgarria izan du Lehen Mailako Binakako Txapelketan. Mallabitarrak eta Jose Javier Zabaletak 22-7 irabazi zieten atzo Danel Elezkanori eta Xabi Tolosari, Eibarko Astelena frontoian (Gipuzkoa), lehen ligaxkako aurreneko jardunaldiko azkeneko partidan. Garaipenari esker, lider jarri dira sailkapenean.

Elordik erakustaldia eman zuen, eta berriro utzi zuen agerian jauzi handia egin duela, eta, gaur-gaurkoz, soberan duela ahala pilotari onenekin nor baino nor gehiago aritzeko, baita haiei nagusitzeko ere. Hamalau tanto egin zituen, era askotakoak. Nagusitasunez gailendu zitzaion Elezkano II.ari. Zaratamarrak Jokin Altuna ordezkatu zuen. Ahal zuen lanik onena egin nahi zuen, baina ezinean aritu zen, Elordiri aurre egin ezinik. Atzean ere Zabaleta Tolosa baino askoz gehiago izan zen. Horren ondorioz, irabazleek berehala hautsi zuten norgehiagoka: 6-0, 9-2 eta 17-4.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.