Eusko Jaurlaritzak dio ezin duela ezer egin Euskaltelen sarea «erreskatatzeko»

2019ko urriaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Zegona mugarriz mugarri doa Euskalteli etekina ateratzeko bide orrian, eta onartu du hurrengo urratsa zuntz sarea saltzea dela, Patxi Lopezen gobernuak oso merke saldu zion zuntz sare bera. «Euskaltel pribatizatu egin zen, ondorio guztiekin», esan du Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak; gobernuak «ezin du ezer egin» salmenta hori galarazteko. Zegonak Euskaltel hedatzeko finantzaketa gisa salduko luke konpainiaren hazkunderako oinarrizko tresna izan den hori. Diru publikoz sortu eta ondoren pribatizatu eta burtsaratu zen konpainiaren kontrola aurten hartu du Erresuma Batuko funtsak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.